XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nekazaritzatik lortutako diru-sarrerak jaisteaz gain, burdingintzaren krisialdian sartu eta kolonia gehienak galdu egin ziren.

Tolosako eskakizun batek, datarik ez izan arren 1830 inguruan idatzi eta Gipuzkoako Batzar Nagusiari zuzenduak, azaltzen zuenez, Amerikako eskariak burdinolen eta artisauen jarduerari laguntzen zien eta horren ondorioz, ikatzerako egurra ateratzen zeneko mendien oparotasuna mantentzen zuen.

Mendien jabeek hauxe egiten zuten: cifraban en los productos de este artículo una parte de las rentas que mantenían el brillo y el decoro de las familias patricias, que por su parte dedicaban sus develos y sus cuidados al buen gobierno de la Provincia.

Hau da, burdingintzaren gainbeherak eragin txarra izan zuen jauntxoen diru-sarreretan, baina nekazarien sarreretan ere bai, industria oparoa izan zenean pertsona eta familia ugari... esne-mamitan bizi ziren, eta horren ondorioz, behar-beharrezko janarien truke prezio onak ordaintzen zituzten eta horrela nekazarien klase errespetagarriak nekazaritza-lanen ahaleginengatik saria lortzen zuen.

Nekazaritza-prezioen beheraldia ez zitzaion euskal industriaren krisialdiari zor, baina interesgarria da bi gauza ikustea: zailtasunek nola erasan zieten landatar gorenei eta nekazariei eta, batez ere, garaiko agiri batek nola egozten dizkien oinarri berdinak.

Horrek, Napoleonen inbasioak, kolonien independentziak eta atzerritarrekin zuten merkataritza zuzenak, eta gobernuaren neurriek euskal produktuei, Gaztelan sartzean, atzerrikoak bailiran, zergak ezarriz eragin zituzten: industriari-talde osoaren miseria, el envilecimiento de los frutos agrícolas, las escaseces del labrador y por ultimo la notable rebaja en las rentas de las familias nobiliarias de la Provincia 206 TPA, bigarren sekzioa, 21. neg., 133.leg..

Beraz, berriro ezarri behar zen industria.

Ogasun Ministerioak l830eko ekainaren 30ean ateratako Errege Agindu batek honakoa agintzen zuen: que se comunique a las Diputaciones de esas Provincias bascongadas... que cada una de ellas embie luego a la corte su comisionado... con vistas a tratar de aumentar y mejorar la industria y el comercio sin menos cabar los Fueros particulares que S. M. ha prometido y se complace conservarles....

Batzar Nagusiek Gipuzkoan aukeratutako ordezkariei instrukzio batzuk eman zizkieten eta horien 5. atala interesatzen zaigu:

En el caso de que se le hiciesen por la superioridad indicaciones opuestas a los fueros y nativas exenciones consignadas en ellos, [Gipuzkoako ordezkariak] elevará a la soberana consideración que... no puede conformarse con ninguna medida contraria a los citados fueros y que de semejantes indicaciones dará parte a la Provincia para obtener sus instrucciones207 Ibidem, bigarren sekzioa, 21. neg., 132 eta 133. leg..

Beraz, Foruen arazoarekin egiten dugu topo.